ZUZENDARIARI

Eroski, eleaniztasunerako gai?

. Euskara korrikalaria. Eguesibar.
2015eko martxoaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskara ikaslea naizenez, orain arte Eroskiren dendek aukera praktiko bezain eraginkorrak eman dizkidate euskara lantzeko. Eroskiren produktuen bidez elikagaien euskal izenak ezagut ditzaket. Gaitz erdi!

Alabaina, azkenaldi honetan, Eroski markako produktuek zapore gaziagoa daukate. Espezie apaletan behintzat. Adibidez, betiko ezkaia «Tomillo» bilakatu baita. Piperrauts gozoa «Pimentón dulce» eta kito! Eroski espeziak espeziarik minen bihurtu dira.

Gutun honen bidez, umiltasun osoz, Eroskiri elebakartasun eskas horretatik, eleaniztasun trebe bezain aberatsera zuzentzea eskatuko nioke.

Ziur nago Eroski gai izango dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.