Zuzendariari

Esker onak

Kaiarriba arraun elkarteko zuzendaritza batzordea
2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Kaiarriba Arraun Elkarteko Zuzendaritza Batzordetik eta Donostiarra trainerua osatzen dugun guztion izenean, Donostian gutxinaka hazten doan eta, epelaburrean, geroz eta lehiakorragoa den traineru batekin identifikatzeko grina betetzeko aukera badagoela sentitu duzuen donostiar guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Badakigu bidea luzea dela, baina badakigu ere gure eguneroko lan egiteko ziurtasuna dela hazten jarraitu eta Donostiar amets hori burutzeko formularik onena. Eskerrik asko arraunlariei beraien ahaleginagatik; babesle eta laguntzaileei beraien konfiantzagatik; eta jarraitzaile guztioi Donostiar proiektu honetan, geroz eta gehiago, sinisteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.