Zuzendariari

Eskerrik asko, Errigora

Iruñea.
2013ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela 20 bat urte AEK ezagutu nuen, eta, beste askotan esan dudan bezala, une gogoangarri asko pasa ditut: nire bizitzako zirraragarrienak, alegia. Duela gutxi antzera ibili nintzen: Errigora Auzolanean-ek antolatutako agerraldian. Kanpainak emandako datuak (8.000 saski, Erriberako produktuak, bertako euskalgintza suspertzeko) aurkeztu eta Euskal Herria osoari eskerrak emateko eguna izan zen. Auzolana eta nazio eraikuntza, euskaratik eta euskaraz. Horrez gain, goiz bikaina igaro genuen. Arroitzeko Ekolo kooperatiban elkartu ginen, bertako produktuak ezagutu eta dastatu, Zazpiak bat elkartekoak zein euskalgintzako eragileak. Conservas Iturriko Angel ezagutu genuen, baita Ekoloko Patxi ere. Eskerrik asko!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.