« Eskerrik asko eta ondo pasa oporretan», hori izan zen, hain zuzen ere, azken agurra Pasai Antxoko ikastolaren aurrealdean eseri ginenen artean, Antonio bilatzen ari zen azken taldea ginen. Apirilaren 20azen, asteazkena, eta bukatua zen bilaketa. Antonio ez zen agertu.
Hiru egun hauetan Antonio etengabe bilatzen genuen bitartean emozio nahasiak sentitu ditugu, batzuetan zeruaren gorenean, bestetan itsas hondoan. Baina San Pedroko jendearen babesa beti sentitu dugu gurekin. Hiru egun hauetan herri oso batek erakutsi digun elkartasuna sinetsi ezinekoa izan da; Antonio aurkitzean bezainbestekoa. Hitzek ezin dute adierazi jasotako laguntzak eta babesak sorrarazi diguna; betiko izango dugu bihotzean.
18:30ean esan genion agur elkarri, eta 19:00 aldera agertu zen Antonio. Tarte horretan, etxera gindoazela, egun hauetan gurekin egondako guztiekin akordatu ginen.
Antoniok bizitza maite zuen, eta hala erakutsi zuen hiru egun eta gau horietan. Ezin izan du zuen laguntza eskertu, baina familiak bai; bihotzez eskerrik asko San Pedroko jendeari.
Gurekin egon diren beste pertsona batzuk ere gogoan ditugu. Bereziki SOS Deiako José Antonio, profesional eta pertsona bikaina, Pasaiako Udala, alkatea, Udaltzaingoa, Ertzaintza, DYA eta Gurutze Gorriko boluntarioak, Antxoko jendea, gure kuadrilla, Pasaiako Portua, Donostiako Udala...
Eskerrik asko denoi.
Zuzendariari
Eskerrik asko San Pedroko jendeari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu