ETB1, eskerrik asko!

Bartzelona.
2014ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Hiru urte daramatzat euskara ikasten, eta euskaltegian, entzumena lantzeko asmoz, behin eta berriro entzun behar izan dut ETB1 ikusi behar nuela. Saiatzen nintzen, benetan, baina esfortzu bikoitza egin behar nuen, 1) hizkuntza ulertzeko 2) saioak jasateko; izan ere, orain arte pentsatzen nuen euskaldunei debateak bakarrik gustatzen zaizkiela. Orain ( garai berria hasi denetik), ordea, onartu behar dut, Tele5 ikusiko bagenu bezala dela, baina hori da, nire ustez, denok nahiago duguna eta espero genuena.

Azkenean, zein da helburua? Katea euskaraz edukitzea (baina inork ez ikustea) edo izatea eta, gainera, gogoz ikustea?Nik, behintzat, ETB1ek harrapatu nau, eta uste dut hemendik aurrera jendeari gauza berbera gertatuko zaiola. Aupa ETB 1!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.