Zuzendariari

ETB1ek ez du lotsarik!

Donostia.
2012ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun
Ostirala, maiatzak 18, ETB1eko arratsaldeko albistegiko kirol saioa. Lehenik, futbolari buruzko berriak, nahiz eta profesional Maila Nagusiko Liga bukatu. Gero, saskibaloiko kontuak; tira… profesional Mailako Liga erabakitzen ari da, eta euskal taldeek badute zer jokatu, garrantzitsua. Segidan, Italiako Giroko azken ordukoak; hori ere aintzat hartzekoa, baina ondoren, Kaliforniako itzulia; tira… Esku pilotak ere bere tartea du, Gonzalezek eta Bengoetxeak jokatuko dute; ongi. Zer falta da saioan? Agian, errugbia?

Ostiral horretan Miarritzek Europako Txapelketako finala jokatuko zuen, Bigarren Mailakoa, baina Maila Nagusiko Kopa jokatzeko txartela emango zuena. ETB1ek aipamen ziztrinik ere ez! Aurreko asteetan aipamen bereziak egin zizkion Espainiako Kopa eta Ligako finalari, elkarrizketak tarteko.

Maiatzak 19, aurreko ETB1eko saio bertsua. Futbola, Txirrindularitza, esku pilota, saskibaloia, baina Espainiako Liga, ez euskal taldeei buruzkoinformaziorik. Azkenik, asteburuko emankizunen zerrenda. Errugbiari aipamen hutsala, Miarritzeri alegia; ostiral gauean (maiatzak 18) Europako finala irabazi zuen! Ez al zuen merezi gehixeago? Euskal klubik indartsuenetakoa da, baina ETB1ek kasu zipitzirik ez, hutsaren hurrengoa!

Iruditzen zait ETB1entzat Ipar Euskal Herria borda baten antzekoa dela, han, bazter edo zoko batean dagoena; ez du lotsarik ETB1ek!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.