ZUZENDARIARI

ETB1en boikota

Auritz.
2020ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Hilabete eta erdi baino gehiago pasatu direnean konfinamendua agindu zutenetik, harrigarria eta etsigarria da ikustea egunero ETB1ek nola erabiltzen dituen kuarentena/koarentena eta maskarilla hitzak behin eta berriro, batere lotsagorritu gabe.

Nik uste dut jakin nahi izan duen kristau orok izan duela aukera bikaina ikasteko nola ez diren esan behar bi hitz horiek euskara jasoan, alegia, kuarentena/koarentena eta maskarilla, baina, hara non, auskalo zer arrazoirengatik, ETB1ek nonbait okitu nahi omen gaitu ditxosozko bi hitz desegoki eta gogaikarri horiekin, eta hori ez dut asmatu nik, baizik eta Euskaltzaindiak. Norbaitek ez badu sinesten, begira dezala haren hiztegian, eta, gainera, duela aste pare bat-edo, Euskaltzaindiak berak sare sozialetara hiztegitxo espezifiko bat bidali zuen koronabirusaren gainean, euskatzale guztiok, eta, batez ere, kazetariek, esatariek eta abarrek jakin dezaten zein hitz erabil daitezkeen eta zeintzuk ez, gai hauetan.

Eta, ikusitakoak ikusita, nik zera galdetzen dut: zer gertatzen ote da ETB1ekin. Agian ez da euskaltzalea izanen? Ezjakina da? Euskaltzaindia bera baino jakintsuagoa al da? Trakeski jokatu nahiko du behin eta berriro? Ala boikot egin nahi ote dio akademiari? Desinformatu nahi izanen gaitu apika? Espainiako hiztegiko hitzek gehiago balio ote dute Euskaltzaindiarenek baino? Arrazoiak zein diren jakin nahi nuke!

Bueno, ba, ikusiko dugu hemendik aurrera onerako aldaketaren bat egiten duten ala ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.