ZUZENDARIARI

Europako Gazteen Topaketa, Gasteiz barik

Gasteiz.
2015eko abuztuaren 26a
00:00
Entzun
Gaztela zaharrean ospatzen da Espainiako Elizan duela 500 urte pisu doktrinal handiena izan zuen andrearen urtemuga: Teresa Deunarena, hain zuzen. Europako Gazteen Topaketak (EGT) antolatu ziren santu horren jaioterrian, Teresaren bizitzan interesaturik zeuden gazteak jasotzeko.

Egun «ahaldundutako» emakume gisa hartu genezakeen moja horrek Karmeloko ordena biziberritu eta hainbat komentu sortu zituen Penintsulan. 1.900an jaio zen ordena honetako lehen eliza, Gasteizen.

Baina santu horrek gure tokiko elizarekin izan dezakeen loturaz gaindi, eta nahiz eta Espainiako Gotzainen Elkarteak elizbarruti guztiei parte hartzeko aukera eman, deialdiak ez omen zuen Araban eraginik izan. EGTetan, estatuko toki guztietatik etorritako gazteak ikus zitezkeen, Gipuzkoa eta Bizkaiko taldeak barne, baina ez nuen Arabakorik ikusi. Gasteizko Elizbarrutiko webgunean ere ez dago ezer topaketari buruz, deialdia Europa mailakoa zen arren.

Gasteizko Elizbarrutiaren jarrera ezin da ulertu, ekitaldia quorum eta parte-hartze aldetik oso arrakastatsua izan baitzen. Saretik ez bada, parrokien bidez eman ziezaioketen hedapena. Nik, behintzat, Burgosko Gaztediaren Delegazioarekin daukadan harremanagatik jabetu nintzen EGTaren existentziaz, baita horiei esker bertaratu ere.

Pentsa liteke Elizbarrutiaren zabalpenak erantzun nahikorik ez zuela jaso, eta, ondorioz, gogoeta egiteko garaia da: nola jokatzen du Arabako Elizak gazteekin? Hauen parte-hartzea eta fedea sustatzen al du? Beste herrietako kristauekin harremantzea bultzatzen du? Zergatia ez dago oraindik argi, eta unibertsala den katolikotasunarentzat larria izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.