ZUZENDARIARI

Euskal Selekzioa: kosta ahala kosta, ofizialtasuna!

Txumai Iturria.
Zarautz.
2015eko abuztuaren 21a
00:00
Entzun
Euskal Selekzioaren aurtengo Aldeko Mendi Martxa amaitu da. Iraun duen zortzi egunetan 200 ibiltari inguruk hartu dute parte; 100 lagunetik gora aritu dira herrietan azpiegiturak prestatzen: ongietorriak, lotarako lekuak, dutxak, afari herrikoiak... ehunka atxikimendu jaso dugu: kirolariak, kultur eragileak,elkarteak, herritar xumeak, alkate edo auzapezak, zinegotziak, parlamentariak... Iragan ditugun herrien sostengua ere jaso dugu: Plentzia, Bakio, Bermeo, Elantxobe, Ibarrangelu, Ea, Ondarroa, Mutriku, Zumaia, Getaria, Zarautz, Donostia, Hondarribi, Ziburu...Zortzi egunetan egundoko berotasuna, bultzada eta elkartasuna jaso ditugu: kalejirak, kantu-poteoak, bertso-poteoak, batukadak, joareak, luntxak...

Egun hauetan bertatik bertara atzeman dugu Euskal Herriko selekzioaren aldeko aldarriak geroz eta oinarri sendoagoak dituela. Ofizialtasunaren beharra eta sentimenduak egunetik egunera geroz eta atxikimendu gehiago jasotzen ditu, eta horrek beste urrats batzuen beharra agerian uzten duelakoan gaude. Garaiaheldu da gai honen inguruan zeresana duten kirolari, gizarte eragile, kirol federazio, instituzioak... elkartu eta bide orri zehatza adostu dezagun, denon erritmoakerrespetatuz. Jaurlaritzak duela urtebete inguru plazaratutako txosten juridikoak garbi adierazten zuen bezala, EuskalHerriko Selekzioen ofizialtasunarenafera ez da juridikoa, borondatezkoabaino.

Bien bitartean guk geureari helduko diogu, 2016ko Euskal SelekzioarenAldeko Mendi Martxa ate-joka dugueta prestakuntza lanak abian dira.Mila esker denoi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.