Zuzendariari

Euskara ordenantzen beharra Eibarren

Eibarko kultura, euskara eta hezkuntzako hainbat eragileren izenean.
2013ko azaroaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskararen Egunean, abenduaren 3an, udalak euskararen erabilera arautuko duen ordenantzak onartzeko prozesuari ekiteko konpromisoa hartzen duela iragartzeko eskatu diogu.

Hamaika dira euskaraz bizitzeko Eibarren ezagutu ditugun ekintzak. Herri eragileek bultzatutakoak izan dira batzuk, eta Eibarko Udalak antolatutakoak bestetzuk. Baina urratsak ematen gabiltzan arren, azkeneko azterketa soziolinguistikoaren emaitzek oraindik bide luzea egiteko dugula adierazten dute. Euskaldun kopurua zein euskara erabiltzeko aukerak handitu ezean, euskararen erabilerak gora egingo ez duela da azterketaren ondorio nagusia.

Eibarren euskaraz bizi nahi badugu, prozesua eragingo duen erabakiak hartu behar ditugu. Prozesu bizia behar da, euskararen normalizazioan orain ematen ez ditugun pausoak epe luzera atzerapausoak izango direlako. Bide hori egiteko konpromisoa hartu behar dugu guztiok. Udalak euskaraz bizitzeko nahiarekin bat egin, eta prozesua bultzatu eta azkartzeko neurriak hartu behar ditu. Horretarako, plana badu udalak, baina emandako pausoak babesteko eta erabakiak gauzatzeko arautegirik ez, eta ondorioz, betebeharrik ere ez.

Normalizazioa bizkortzeko euskararen erabilera arautzeada proposamenaren helburua. Euskaraz bizitzeko, administrazioa eredu eta eragile izan behar da. Horregatik, udalak euskararen erabilera arautuko dituen ordenantzak onartzea ezinbestekoa dela deritzogu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.