Euskal hiztunen agerraldia; batzuen loraldia eta besteen susperraldia; pairatutako oldarraldiei omenaldia; hitzaldia eta entzunaldia; behar dugun orainaldia; barealdirik komeni ez zaion ekaitzaldia; hautsak harrotuko dituen astinaldia; auzoz auzo, herriz herri, irriz irri biziko den ekitaldia; nekaldirik ez sentitzeko aldia; gizaldietan iraun eta segi behar duen indarraldia. Ez dezagun luzatu ernaldia: txapa jarri, eta hasi bedi, bada, Euskaraldia.
Lekeitio
Euskaraldia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu