Zuzendariari

Eusko Alderdi Jeltzalea?

Donostia.
2013ko otsailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
EAJ-PNVk haur eskoletan gaztelerari indarra ematearen alde bozkatu du. Euskarari indarra kentzea, alegia. Zer esango zuen, adibidez, Elbira Zipitriak (PNVko Emakume Abertzaleen Batzaren kidea, ikastola klandestinoen sortzailea frankismoan)? Euren burua arriskuan jarriz diktaduraren debekuei uko egin zieten emakumeen meritua da urte hauetan milaka euskaldunek euskaraz ikasteko aukera izatea. Orain, EAJ-PNVk hainbat euskaltzalek egindako isilpeko lan arriskutsuari ostikada lotsagarria eman dio. Lotsarik gabe, begirunerik gabe. Zeren truke? Joko zikina zuena.

Atrebentzia izan arren, euskararen alde egin duten eta egiten duten guztien izenean, zera exijitzen dizuet: alderdiaren izena aldatzea, «eusko» eta «vasco» hitzak kentzea. Zeren eta... «izenak ez du egiten izana».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.