ZUZENDARIARI

Ez adiorik, Arbesú

Kubako euskal deportatuak, senideak eta lagunak.
2020ko irailaren 29a
00:00
Entzun
Jose Antonio Arbesú Fraga euskaldunen lagun handi kubatarra joan zaigu. Gizon iraultzailea eta herrien askatasunaren alde konprometituta.

Iraultzaz geroztik, Fidelen alboan, ardura handiak izan zituen. Oso gazte zela Egipton enbaxadore izan zen, 80ko hamarkada amaieran, Hego Afrika, Namibia eta Angolako bake negoziazioetan Kubako ordezkari izan zen. 90eko hamarkadan Interes Sekzioaren jefea Washingtonen (enbaxadore karguaren baliokidea) eta urte luzaz Partidu Komunistako Komite Zentralean Amerikarako arduraduna. Kubako elkartasun internazionalistan herri askotan ibilia eta 1984tik euskaldunen lagun handia.

Arbesú izan zen 1984ko maiatzaren 1ean Panaman noraezean zeuden lehen euskal deportatuak Kubara ekarrarazi zituena eta babesa eman ziena. Geroztik adiskidetasun handia sortu zen eta 36 urte hauetan bere azken hatsa bota arte iraun du bere loturak Euskal Herriarekin eta euskaldunokin.

Kuban iheslari eta deportatuak garenok, horien senide eta bere lagunok, asko zor diogu eta bere elkartasuna eta bereziki adiskidetasuna gogoan izango ditugu beti. Gizon handi bat joan zaigu isilean eta umil, bere bizitzan izan zen bezalakoa. Arbesú, gure laguna, Euskal Herriak jakingo du nor zinen eta zure ereduak gugan jarraituko du. Ez adiorik, laguna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.