Hernani

Ezkerraz

Ione Mendizabal
2026ko urriaren 9a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

​Maricarmen hil da. Edo hiltzen lagundu dute. Etxebizitzen egoeraren sinbolo bihurtuta hil da, baina baita bere etxetik bortizki baztertuta, bilatu ez zuen borroka honetan murgilduta. Bota zuten eta borroka horren ondorioek indarrik gabe utzi zuten. Nazkagarria izan da gertatutakoa, baina hala ere jokoak martxan jarraitzen du. Bai ezkerra eta bai eskuina olatu honen gainean jarri dira eta berriro ere, benetan jendea entzun beharrean, Maricarmenen zoritxarra beren alde erabiltzen saiatzen ari dira.

​PSOEk hauteskundeetarako deialdia egin du, baina ez gobernuaren porrota onartzen duelako, jendearen haserrea bere alde erabili nahi duelako baizik. Kanpaldiaren aurretik eskuinaren aurrerakadak aukera gutxirekin uzten zituen hurrengo hauteskundeetarako. Orain berriz aukeraren bat badutela ikusi dute eta «now or never», enbido bat egiteko momentua hau izango da, edo ez da izango.

​Eskuinak, berriz, bere belarri eta hankatxoak gehiago ateratzeko erabili du egoera. Vito Quilesek argi esan du: «Ezkertiar zikinen aurka ezin da gupidarik izan. Anikilatu egin behar dira, bestela dena txikituko dute». Ez dakit ezta legala den ere horrelako gauzak esatea. Segun zeinek esaten dituen agian... Argi dagoena da mehatxu hori ez genukeela ahaztu behar. Benetan ari dira, behin egin zuten eta berriro egingo dute. Beren interes ekonomikoak edozein bizitzaren gainetik daude.

​Beraz, panorama ez da erraza, PSOEren alde bozkatuz gero agian eskuina geldituko dute, baina PSOE ez da, nire ustetan, behar dugun ezkerra. Esango nuke ezin zaiola ezkerra deitu ere. Non dago benetako ezkerra? Benetan langile klasearen eskubideak defendatzen dituena... Benetan sistema kapitalistaren abolizioa erdigunean jartzen duena... Zeren, ez dezagun ahaztu, Maricarmen sistema honek etxegabetu eta hil du. 

Lurrak goxo jaso zaitzala.

Gaiak
Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA