ZUZENDARIARI

Fernando Larruquerti

Idazlea.
2016ko urriaren 21a
00:00
Entzun
Esan Fernando, erantzun adiskide: Saminak bat batean jotzen al du ala alez aleā€¦?

Samina pairatzerakoan paliatu nahi dugu, baretu, arindu, saihestu... eta hori jakintza da, belaunaldiz belaunaldi bildutakoa.

Alez ale metatutako jakinduria, ez jabetza aleatorioa, ez eta janzkera axolagabe, jakingosearen galbahe, zorigabearen jakitatea.

Saminak bere arauak baititu, jakin beharrekoak, haien aurka ibiltzekoak.

Eta zuk, orain, ba al dakizkizu?

Minak berdindu egiten dituelako animaliak eta gizakiak.

Oinazea, ordea, gizadiagoa da, bizipena baita, eta hortaz, mintzagai delako: gogoetabide eta galdera, adierazpide eta jabeldura.

Jakinmina da galderaren abia, baita eskaeraren habia.

Erantzuna, berriz, ohikoa bada ere, edota ohikoa izan arren, ikasiak izaten dira, gizartean edo mintzo-enean, gizakion oinazea ikasbide delako.

Zuk, Fernando, oinazeaz bizitzen ikasi zenuen eta herriminari irudia, doinua eta hitza eman zenion.

Ez zenuen inoiz erantzun biribila eman nahi.

Ez erantzun orain... zurekin eta zure galderekin aski ikasi dugu eta.

Betiereko Besarkadaz, ez adiorik, bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.