Usurbil

Gaixotzea garestia da sektore honetan

Victoria Angeles Molina
2025eko abuztuaren 31
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Garbitzaileek merezi duten arreta eta begirunea jasotzetik urrun, askok tratu iraingarria jasotzen dute, etengabe zalantzan jartzen dituzte beren gaitzen egiazkotasuna eta arrazoirik gabeko presioa egiten dute beren lanpostura itzultzeko, nahiz eta sendatu gabe egon.

Larriena da osasun arazoak kolpe, erorketa edo istripu ageriko batetik ez badatoz mutualitateak zuzenean laneko gaixotasun gisa baztertzen dituela, baita garbiketako lan zorrotzekin argi eta garbi lotuta daudenean ere: giharretako minak, lesio errepikakorrak, bizkarreko arazoak, arnasketakoak edo artikulazioetakoak. Sektore honetan ohikoak diren gaitzak dira, baina sistematikoki baztertuak; hala, langileak Gizarte Segurantzara jotzera behartzen dituzte, eta lanaren ondorio gisa ikusezin bihurtu.

Garbiketaren sektorean emakumeak dira nagusi, eta, dagoeneko, baldintza prekarioei, ordutegi zabalei eta soldata apalei egin behar diete aurre. Horri gehitu behar zaio, orain, lan jarduerak berak eragindako gaixotasunekin lotuta, ez dagoela aitorpenik ezta begirunerik ere.

Gaixotzeak edo lesionatzeak ez luke etsitzeko edo babesik gabe uzteko arrazoi bihurtu behar. Mutualitateek langileen osasuna zaintzeko betebeharra dute, ez arazoak minimizatzeko, ezta enpresak presioa egiteko tresna gisa jarduteko betebeharra ere.

Jarduteko modua berehala aldatzea exijitzen dugu, laneko gaixotasunen benetako aitortza eta tratu duin eta errespetuzkoa bermatuko duten protokolo argiekin. Osasuna ez da negoziatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.