ZUZENDARIARI

Ikusezina

Elantxobe.
2020ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Serendipia itxaropenari lotua». Esaldi horrek eusten du nire esperantza. Makurturik, belauniko, kutxazainaren aurrean, euri zipriztinak hezurretaraino. Birus bat dagoela diote. Kaleak sorgortuta ageri dira, eta ni bakarrik, ezerezean. Espaloietako pauso arinen kontzertua bukatu da. Gizartea sistema kontsumista batean zegoen preso, orain etxeetan daude. Berriz ere gatibu. Kalean eskean zegoenaren drama naturalizatzen zuten begirada burgoi hartatik eta orain leihoetatik begiratzen dute kanpora, barnekoa konpondu nahian. Heldu zaio gizakiari bere bizimodua planteatzeko unea. Zubi azpitik txalo eta kazerolada. Norbait oroituko da nitaz? Kartoizko mezu honen atzean ikusezina bilakatu ninduten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.