Oscar Rodriguez Vaz jaunak Zentralismoaren eta indepententismoaren artean izenburuarekin idatzitako artikulua—hauteskunde mitinadeituko nioke nik— agertzen da egunkarian. Bertan «antzinako zentralismoa» deitzen dion proposamenaren eta «independentismo zaharkitua» izendatzen duenaren bitartean kokatzen du bere burua, Konstituzioaren eta Autonomia Estatutuak bideratutako autogobernuaren izenean. Harritu nau bereziki atzo agertu izanak. Badirudi inozotzat edota itsutzat hartzen gaituela legez kanpo gaudela jakinarazi diguten egun honetan. Badakigu, Oscar, antzinako zentralismo horrekin batera autogobernatzen gaituzuenok ez gaituzuela zuzenean legez kanporatu, baina nork eman die «zentro» horretakoepaileei bereziki gu legez kanporatzeko legea eta hori betetzeko agindua? Nola izan daiteke independentismo zaharkitua zure eta zure alderdikoen esanetan sekula existitu ez den independentziaren aldarrikapena? Oso argidut ez dagoela autogobernurik norbait gainetik baldin badago. Beraz, beste norbaiten menpe dagoen autogobernua dependentzia besterik ez da. Ken ditzagun mozorroak, hemen ez dago independentzia edo dependentzia beste aukerarik. Gizarte eskubidedun zati bat baztertzea eta haren eskubideak ukatzea onartzen duen benetako demokraziarik ez dagoen moduan.
ZUZENKETA: Atzo 13. orrian, grafikoan, BBK-k agertu behar zuen lekuan Kutxa agertu zen, eta alderantziz.
Zuzendariari
Independentzia edo dependentzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu