Egunero zerutik jaitsi baino lehen, Jainkoarekin esertzen dira gosaltzen. Gosariak ematen dien zolitasunari esker:
—Bost gizonak bortxatzen ari diren emakume batengan «poza» ikustea lortzen dute;
—Taberna bateko liskar batean «terrorismo» ikustea lortzen dute;
—Konpondu gabe bederatzi urte eta erdi daramatzaten kontu batean «maraztasuna» ikustea lortzen dute; —gero eta patxada handiagoz nabarmentzen diren talde frankista batzuetan, beraz konstituzio-aurkakoak badira ere, «legezkotasuna» ikustea lortzen dute:
—Indarkeria matxistaren biktima izatea salatzen duen emakume batengan «putakumea» ikustea lortzen dute;
—Boterekoek ordaintzeko erabaki batean «berebiziko diru-ondorioa» ikustea lortzen dute, euren erabakia «geldiarazi» eta, beti ordaintzen dutenez, herritarrek ordain dezatela erabakitzen dute. Eta, Jainkoarekin gosaltzen dutenez gero, apal daitezen ezin daiteke ezer ere egin; ukiezinak dira. Jainkoari eskatu beharko zaio gosari batean hauxe adieraz diezaiela: beraien jokabideak eta lege mozalak, lan-legeek, adierazpen-askatasunaren aurkako erasoek eta beste murrizketa batzuek Espainia Frankismo Demokratikoa bihurtu dutela (hauteskundeen ondorio da adjektiboa). Zer dela eta jarraitzen du Hego Euskal Herriak honi lotuta?
ZUZENDARIARI