Irakurri dut Juan Luis Mugertzaren eskutitza, Euskalduna naiz, eta zu? saioaren harira, euskaldunok umorea azaldu behar dugula aldarrikatuz.
Arrazoi guztia du Mugertzak. Arazoa da umorea egiteko eta azaltzeko modu asko daudela, eta denak ez direla zilegi. Niri iruditzen zait beste kolektibo, herri, nazio eta abar mespretxuz tratatzen duen umorea zerbait arriskutsua ezkutatzen ari dela, eta beste zerbaiten seinale dela (arrazakeriatik hurbil dagoen zerbait).
Eta mesedez, ez gaitezen konparazioetan sartu («zu gehiago», eta abar), umeak bezala.
    
    
        
        
            
                            
    
                                                                                ZUZENDARIARI
                        
            
        Juan Luis Mugertzari erantzuna
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            