Zuzendariari

Kapitalismoren aurkako kanpaina

Euskal Herria sozialistaren izenean.
2011ko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Gaur egun, mundu osoko kapitalistek eta beren ordezkariek gauza berbera defendatzen dute: krisiari aurre egiteko beharrezkoa da bizi-baldintzetan sakrifizioak egitea. Baina hori bai, sakrifizioak egin behar dituztenak ez dira bankariak eta enpresari handiak, mundu osoan zehar egoera honen aurka altxatzen ari diren langileak eta gazteak baizik. Euskal Herritik ere, aurre egin behar diegu kapitalisten eraso guztiei munduko gainerako zapalduekin batera.

Ikaragarrizko ondasunak pilatzen dituen burgesiak esaten digu defizit publikoaren eta gastu sozialen murrizketaren sakrifizioa onartu behar dugula «merkatuen» konfiantza pizteko eta handitzeko. Langile klaseari eskatzen dizkiote sakrifizio guztiak, eta, horrela, zor publiko guztia azken euroraino langileek ordaintzea nahi dute. Hala ere, langile klasea eta gazteria erakusten ari dira mundu guztian zehar ez daudela prest eraso horiek onartzeko. Ikusten ari garen borroka eta gatazkek gero eta ezaugarri iraultzaileagoak dituzte: herri arabiarretako iraultzak, Greziako borrokak, Txileko ikasle mugimenduaren mobilizazio historikoak...

Munduko leku askotan bezala, beharrezkoa eta posible da Euskal Herrian ere borroka sakontzea. Horregatik, Euskal Herria Sozialistak kapitalisten erasoen aurkako kanpaina bat egitea erabaki du gaztetxeetan, auzo elkarteetan eta hainbat tokitan hitzaldiak antolatuz. Zuen gaztetxean, auzo elkartean, fabrikan edo ikastetxean honelako hitzaldi bat antolatzeko eskaintza egiten dizuegu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.