Norbait doanean, atzera egiten dugu eta bizitzari errepasoa ematen diogu. Ezinbesteko. Maribe Prietoren agurrean egoteko aukera izan dut. Xabier Galdeanoren alargun ezaguna akaso, baina, askoz gehiago, batzuen ama eta emakume konprometitua ere bai. Hunkitu egin naiz. Nire bihotzekoak ikusi ditut heriotzak eragiten duen minagaz gainditurik. Umezurtz gelditu dira batzuk. Zauriekin eta, hala ere, esperantzarekin: «Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak». Mikel Laboaren kantua konpartitu dugu.
Agian denok ez daukagu aukerarik, baina Maribek aukera izan zuen, eta aukeratu egin zuen. Ateak zabalik eta injustiziaren kontra borrokatzea.
Nire miresmena.