ZUZENDARIARI

'Matrix'

Barakaldo
2021eko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Saharar herriak azaroa dauka gorriz markatuta, eta hilabete horretan bere kausa, nahi baino gutxiago izanda ere, komunikabideetan presente dago, zenbait baldintzarengatik: Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua azaroan biltzen da gatazka honen erabakiak —orain artekoak antzuak— hartzeko, Ibilaldi Berdea (Marokok Mendebaldeko Sahara inbaditu zuen) eta urteroko elkarretaratzea, zeinetan Marokok eragindako giza eskubideen kontrako urraketa salatzen den. Aurten Ibilaldi Berdearen urteurrenari gehitzen zaio Maroko eta Fronte Polisarioren arteko guda, iaz Marokok su-etena apurtu zuenetik. Aurtengo hitzordua, bada, ezinbestekotzat jotzen dut.

Matrix pelikulan bi mundu ikusarazten zizkiguten: bata erreala, bestea paraleloa (errealitatetik urrunekoa). Lehena herritartasunak eta gero eta estatu gehiagok ordezkatuta dago. Alabaina, Espainiak mundu paralelo bati eusten dio: ez du berba ozen egiten marokoar inbaditzailea ez izorratzeagatik, haren xantaiak eta azpijokoak barkatzen dizkio eta ez ditu ardura historikoak betetzen. Gauzak horrela, datorren larunbatean, azaroak 13, Madrilen egingo den elkarretaratzea nahitaezko bihurtu da Espainiari esateko mundu paraleloak alde batera uzteko eta erreala besarkatzeko. Azken finean, mundu erreala geuk, herritarrok, eskatzen duguna da.

Horrenbestez, gatazkak bizi izan duen tentsioaren gorakada kontuan hartuta, diaspora sahararraren agertzea, Madrilen, garrantzitsua da. Burkide, hartu hiru koloreko bandera eta zoaz, ingurukoekin batera, Madrilera datorren larunbatean. Han ikusiko dugu elkar, zuek lehenengo lerroan, eta gu atzean, laguntzen eta bultzatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.