Mutriku

Mutrikuko egoitzako laguntzaileak greban

Karmele Goenaga Elezgaray eta Miren Ormaetxea Maidagan
2025eko uztailaren 9a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Gipuzkoako erresidentzietan lan egiten dugunok greban gaude. Lan baldintza duinagoak eskatzen ditugu, noski, baina bada gutxitan aipatzen den beste aldarrikapen bat, garratz sentitzen duguna gure larruan: ez gara 67 urtera arte heltzen.

Gure lana fisikoki eta emozionalki oso gogorra da. Egunero gorputzak altxatzen ditugu, mendekotasun egoera larrian dauden pertsonak artatzen ditugu, zaintza intentsiboa ematen dugu. Urteek aurrera egin ahala, gure gorputzak apurtzen hasten dira. Gero eta gehiago gara azken urteak baja medikoen artean igarotzen ditugunak. Eta hori ez da bideragarria. Ez langilearentzat, ez erabiltzailearentzat, ez zaintza sistemarentzat.

Horregatik, uste dugu sektore honetako borrokan lehentasunezkoa dela erretiro aurreratua eskatzea. Gure lana penagarria eta arriskutsua da, eta hala aitortu behar da. Beste sektore batzuetan dagoeneko aitortu dute lanaren baldintza gogorrak direla eta erretiro aurreratua merezi dutela. Gurea ez da gutxiago.

Zaintza sistema publiko duin bat eraiki nahi bada, ezin da ahaztu zaintza hori egunero sostengatzen duten gorputzak ez direla agortu arte erabilgarriak. Bizitza duina aldarrikatzen dugunean, lan ibilbidearen amaiera ere duina izan dadila eskatzen dugu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.