Nafarroako GGKEen koordinatzailea

Nazioarteko Boluntariotzaren Eskuliburua berrargitaratu dugu, proposamen berriak erantsita

Maite Ruiz Tabar
2025eko ekainaren 7a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Nazioarteko boluntariotzan aritu nahi zutenen galderei erantzuteko asmoz egindako argitalpena da Nazioarteko Boluntariotzaren Eskuliburua. Lankidetza hori gure ikuspuntutik zertan datzan bildua dago eskuliburuan, bai eta parte hartu baino lehen jakin beharreko gomendioak ere.

Koordinakundean ari diren erakundeetatik, 18 GGKE garapenerako gobernuz kanpoko erakundek eskaini dituzte proposamenak (haietako bakoitza Eskuliburuan dago azaldua).

Hona hemen Koordinakundeak eta GGKEok egindako gomendio batzuk:

- Boluntariotza arras esperientzia aberasgarria izan daiteke, baina garrantzitsua da aurrez lantzea, informazioa eta prestakuntza jasoz. Garrantzitsua da, halaber, GGKE erakundeak eta bidaia eginen duten pertsonek aurretiaz elkar ezagutzea eta prestakuntza jasotzea.

- Horrelako esperientzia baten helburua ez da laguntzea, baizik eta Iparraldearen eta Hegoaldearen artean dauden berdintasunik gabeko harremanak ulertu eta haiei buruzko ezagutzak handitzea. Era berean, aukera ederra da beste giza nolakotasun batzuk garatzeko, hala nola talde-lana, komunikazio- eta antolakuntza-trebetasunak, eta abar.

- Eskuliburuan bildu dira, laburturik, boluntariotzari zer irizten zaion eta zer ez, parte hartu duten zenbait pertsonak emandako lekukotasunak, maiz egiten diren galderak, bai eta 18 GGKE horien eskaintza ere.

Argibideetarako, jo GGKE haietako bakoitzera edo eskatu hitzordua Koordinakundean. Gogoan izan Koordinakundeak argibide gune bat duela San Pedro auzoan, Iruñeko Udalak finantzatua: 948 24 06 74.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.