ZUZENDARIARI

Ni hemengoa naiz

Berango
2014ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Ez dago alardearena ulertzerik bertokoa izan gabe. Horrelako argudioa erabiltzen dute barra-barra alarde tradizionalaren defendatzaileek Irunen eta Hondarribian.

Eta nik diot: Nongoa izan behar da ez ulertzeko jaietan emakumeen parte hartzea mugatzea diskriminatzailea dela? Irakeko Estatu Islamikokoa, Nigeriako Boko-Haramekoa akaso?

Nongoa izan behar da ez jakiteko historian izan den gerra guztietan emakumeek, onerako edo txarrerako, gizonezkoek bezainbeste rol eta funtzio bete dituztela? Estralurtarra agian?

Nongoa izan behar da ez ohartzeko erritual bat gizartearen aldaketetara egokitzen ez bada antzu eta atzerakoi bihurtzen dela?

Nongoa izan behar da ez konturatzeko plastiko beltzen erakustaldia gero eta patetikoago bihurtzen ari dela urte batetik bestera?

Ez naiz Irungoa, ez eta Hondarribikoa ere. Bai, ordea, euskal hiritar. Eta ederki asko dakit gurea bezalako herri bat, txikia eta xumea berez, ez bada jartzen abangoardian gizartearen garapenean, errelikia folkloriko huts bihurtzeko arriskuan dagoela. Eta hori, zinez, nire herrirako ez dut nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.