Zarautz

Nik neurean nahi dut

Arantza Aizpurua
2024ko apirilaren 10a
05:00
Entzun

EAJko lehendakarigai Imanol Pradalesek honakoa esan du: «Garrantzitsuena osasun arta ona emango duten mediku onak izatea da, haien jatorria eta hizkuntza edozein dela ere» (BERRIA, 24-03-23). Ez dut EAJren aldetik kontrako inongo erantzunik ikusi.

Nik ez ditut ezagutzen Pradalesen eta alabaren ingurumaria eta egunerokotasuna, baina ondo ezagutzen dut nire 50 urteko euskararen aldeko lana, eta nola saiatzen naizen nire egunerokotasuna euskaraz bizitzen.

Nire kasua aipatuko dut. Minbizia nuela adierazi zigun egunean, ginekologoak (erdalduna) senarra eta biok bulegoko mahaian paretari begira utzi, eta alde egin zuen, «bihar ingresatu eta etzi operazioa» esanez. Hurrengo egunean plantan topatu, azalpen gehiago eskatu, eta erantzun zigun bezperan argi esan zigula esan beharrekoa. Kexatu ginen eta zerbitzuko buruak deitu eta atenditu gintuen (ondo), eta esan zigun «oso zirujau ona» zela. Nik ez ditut horrelako «mediku onak» nahi. Erantzun genion kirofanora mugatzeko, bada, bere lana.

Bestelakoa izan zen onkologoaren jarrera. Euskaldun berria izanik, ahalegin handia egin zuen hamar urtean gu euskaraz artatzeko. Eskerrak eman genizkionean, erantzun zigun bere lanaren parte zela pazientea bere hizkuntzan artatzea. Horri esaten diogu guk ondo artatzea, eta guretzat hori da mediku onaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat.

Ez dakite erdaldun elebakarrek (Pradalesek ere ez, ziur asko) une horietan zer garrantzia duen hizkuntzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.