Zuzendariari

Noaingo gau eskola, Piturekin bat

Noain.
2011ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Noaingo gau eskolak azken atxiloketak gaitzetsi nahi ditu. Atxilotuen artean Pitu dago, gure kidea eta laguna. Atxiloketekiko desadostasuna erakutsi nahi dugu eta Pitu aske uzteko eskatu, eta bere arma bakarrak ordenagailua eta bideokamera zirela gogoratu. Horiek ziren ahotsik ez dutenei ahotsa emateko erabiltzen zituen baliabideak. Horixe zen bere lana eta «bere delitua»: hedabide handiek baztertzen dutenei komunikabideetan ahotsa ematea. Horretaz gain, Pitu non dagoen ez jakiteak sortzen digun ezinegona agerian utzi nahi dugu. Inkomunikazioak eraginiko kezka, zalantza eta beldurrez betetako une hauetan, gure besarkadarik beroena bidali nahi diegu Pituren eta beste atxilotuen senide eta lagunei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.