ZUZENDARIARI

Non daude hizkuntza eskubideak?

2018ko irailaren 7a
00:00
Entzun
Ostiral arratsaldea, abuztuak 31, Gorlizko hondartzan ematea erabaki, segituan autoa hartu, Bilbotik bertatik familiarekin batera joateko.

Gorlizen, aurten TAOa ezarri dute «aparkalekuak kudeatzeko»; uda hasieran horretaz ere konturatu ginen eta.

Kontua da zalantza bat suertatu zitzaigula tarifen inguruan, gailura zuzenean abiatu barik, hurbileneko TAO zainarengana joan naiz prezioena argitze aldera; egun osorako 8€ izaten dira, eta arratsaldeko 15:00etatik aurrera, antza, 5€, baina, 17:20rako gu bageunden han bertaratuta.

Ai, ene! Lehenengo berba nirea «arratsalde on» izan da, beste inongo esaldirik esan barik. Gehienetan, solaskidea euskalduna bada, euskaraz egiteko aukerari jarraitu ahal zaio, hala eginez gero.

Langilearen erantzun zakarra: «In english or spanish», bi bider esanda, tonu oldarkorra bezain gordina azkenengoan andre saiatuak erabiliz. Jarrera horrek salatzen du lehenengo biderra ez dela izan; bigarrenik, sekulako mespretxua bertoko hizkuntzarekin, euskararekin, bigarren mailakoa edo hutsaren hurrengoa balitz bezala (ni neu mindu eta amorratu nauelarik).

Jakin badakit Gorlizko Udalari kudeaketa dagokiona, zerbitzua bera balizko azpikontrata batek daroala.

Dena delako erakunde zein elkartera jo baino lehen, Gorlizko Udaleko nonork horretaz zer edo zer argitu ahalko du?

Non daude hizkuntza eskubideak?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.