Inozook, giza eskubideak bezalako hitz arranditsuetan sinetsi nahi dugunoi, benetan agintzen duenak, hots, kapitalismoak, ederki asko argitu digu zein den garrantzia duen bakarra: negozioa, mozkina. Bizi garen etengabeko salerosketa mugagabean gizakiaren oinarrizko beharrak, osasuna, hezkuntza, etxebizitza... trafikatzaileen esku utzita, oihanaren legea nagusi, giza tratulari hauek sufrimendua eta heriotza zabaldu dute munduan. Gurean pobreei jaten ematea kriminalizatu eta poliziaren basakeria ontzat ematen duen alderdiak eta Katalunian haiek baino arrazistagoa den alderdiarekin borrokan dabiltzanak berriro demokrazian baino, horiek plutokrazian bizi garela argi eta garbi adierazi digute. Kapitalismo basatiaren laguntzaile zintzoek, darabilten hitzontzikeriaren azpitik, beren benetako interesak agerian agertu dizkigute. Ea oraingoan ez dugun ahazten.
Zornotza
Oihanaren legea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu