ZUZENDARIARI

Okerrak zuzentze aldera

Mari Karmen Garmendia Lasa.
Donostia.
2015eko azaroaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Joan den igandean, azaroak 8, Mikel P. Ansa eta Joxerra Senarrek sinatutako Bi beso, enbor bakarrean artikuluan ziotena argitze aldera:

Bertan ulertarazten zuten behin nire jarduera politikoa bukatu ondoren, eta hari esker, nire ondorengo jarduera profesionalak bestela izango ez lukeen onura izan duela. Zehazki aipatzen zen Matia Fundazioarekin dudan lotura, niretzako inongo irabazi ekonomikorik ez duen gizartearen aldeko boluntario lana besterik ez da. Urteak daramatzat beste hiritar ugarirekin batera Matia Fundazioak dituen helburuekin konprometiturik. BERRIA bezalako hedabide batek, zorroztasunaren izenean pertsonen jokabidea susmotan jarri aurretik, arduraz jokatu beharko luke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.