Zuzendariari

Sektore publikoa indartzea

Donostia.
2011ko ekainaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Demokrazian ezin da erabaki proposamen logiko batez baina bai ekonomia politikoan. Donostiako alkate berri Izagirrek esan berri du Kontxako eta beste parkinak, esku pribatuetan jarri ordez, joera pribatizatzaileari kontra eginez, utopikokeriatan jausi gabe, Udalarenak izatea erabaki duela, hau da, hor irabazitakoa diru publikoa izango da. Eta berri hori izan da nire etorria karta honendako. Demasak erraten dira ezkerraren kontra, badakigu gaiztoak garela (polimorfikoki perbertsoak ere Freuden hitzetan), baina ikusi dadila gauza onak ere badakigula egiten. Eta sektore publikoa indartzeko erabakia erabaki ona da, ea bide hortatik segitzen den, bakean eta aldi berean argitasunakin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.