Zuzendariari

Tuteratik Donapaleura

Nafarroa Bizirik.
2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Datozen egunotan, 1512-2012 Nafarroa Bizirik taldeko kideok Nafarroako Erriberetan 1512an gertatutakoa gogora ekarriko dugu. Tuterak erakutsi zuen adorea eta Donapaleun elkartu zen liberazio armada ahazturaren putzu beltzetik aterako dugu.

Iraganari begira jarriko naiz une batez: Nafarroako Pedro marexala ikusi dut, eta gainean Karlomagnoren gizonei aurre egiten; Joana Beterrea, Nafarroako kongresista, Madrilgo Kongresutik bueltan Castejoneko geltokian ongietorria jasotzen ikusi dut, Nafarroako bandera eta ikurrinen artean, gure foruen aldeko oihuak airean; Xabier Mina, Burgin atxilotua, Simancaseko espetxean, bere fideltasuna saldu gabe eraila; Dolores Ibarruri La Pasionaria eta Zugarramurdiko beste zenbait emakume sutan erreak ikusi ditut Pierres de Lancre inkisidorearen agindupean; Jaime Ignacio del Burgo Albako Dukearekin batera ikusi dut, Iruñeko Takonera Parkean gaua pasatzen; Zumalakarregik eta beste 5.000 lagunek bizitza eman zuten Getzen Nafarroako burujabetzaren alde; Beaumonteko Luisek espainolekin hitzartu zuen Nafarroako «trantsizio demokratikoa», dena ongi lotua uzteko, eta gure armarriaren kateak erabili zituen Nafarroaren lepoa Madrilekiko eta Parisekiko lotura gogorrago estutzeko, arnasa kendu nahian...

Beraz, animo eta aurrera. Irailaren 9an Tuteran ikusiko dugu elkar, eta urriaren 14an Donapaleun. Gure oroimenaren bidetik urrats politak egiteko baititugu, gure Historiaren pasarteetan aurkituko gara!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.