Zuzendariari

Txeluiri eta bere lagunari besarkada bat

Astigarraga.
2011ko urtarrilaren 21a
00:00
Entzun
Aupa, Txelui, ez dakit gogoratuko haizen, Joxi nauk osasungintzakoa, gipuzkoarra; orain bai, ez ta? Egiten ari zareten lana hamarrekoa da, bikaina. Soilik hitza erabiliz, urduri jarri dituzue, eta nabaria da; ez zaie gustatu, erosoago zeuden aurreko egoeran. Orain ere «otso beltza gauaren gauaz heldu da», baina oraingoan ez haute hi eraman, semea baizik, bazekitek min ematen, ez dute bakerik nahi! Ez zarete momentu onenean egongo. Jakin ezazue seme-alaba asko eraman dituztela, eta Euskal Herriak horien doako eta eskuzabaltasunez beteriko lanari esker zutik dirauela. Txelui, besarkada bat hiretzat, hire lagunarentzat, nahiz eta ezagutu ez , eta Euskal Herriko atxilotuen guraso guztientzat. Lortuko dugu, ikusiko gaituk. Animo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.