ZUZENDARIARI

Txikitasunetik handitasunera, Zangozatik mundura!

Gari Torregrosa eta Sergio Iribarren.
Sortzen Elkartea.
2014ko urriaren 16a
00:00
Entzun
Aurtengo Nafarroa Oinez jaialdiaren aurreko egunetan, Sortzen Elkartetik, gure babes osoa eskaini nahi diegu antolakuntzan ibili diren eta, egunean bertan, ibiliko diren ehunka guraso eta lagun euskaltzaleei. Biba zuek, geroa gurea da eta!

Zangoza, Nafarroako ekialdea, hain hurbil eta aldi berean hain urrun. Nafarroa Garaian Euskarak eta euskaldunok beharko genituzkeen eskubidetatik urrun, hain zuzen ere. Gogoratu behar dugu, Zangoza, Nafarroako eremu diskriminatuan kokatu zutela 1986. urteaz geroztik, Nafarroako Parlamentuan Vascuencearen Legea onartu zutenetik. Horregatik, Zangozako Ikastolak, zein bertako euskalgintzako bestelako eragileek egindako lanak berebiziko garrantzia du.

Gainera, eta azken aste hauetan ikusi dugun bezala, Nafarroan euskaraz bizitzeko eta ikasteko aukera hautatu dugunon etorkizun hurbila ez dago oskarbi, hodei beltzez jantzita baizik. Eskubide demokratikoak behin eta berriro ukatzen dizkiguten horiek, beste biderik ez digute uzten: indarrak batu, eta elkarlanean, bertakoa eta gurea izango den Hezkuntza Sistema propioa eraikitzea hain zuzen ere.

Erasoa etengabea da, eta, askotan, jartzen dizkiguten amuetan ez erortzeko egundoko ahaleginak egin behar ditugu, bihotzak, buruak esaten ez dizuna eskatzen dizu eta. Baina aspaldi ikusi genuen garaia zela egunero defentsan aritzeari utzi eta erronkak eraikitzen hasteko, eta horretan gabiltza. Zoritxarrez ala zorionez, Euskal Herri luze-zabalean, hamaika hezkuntza eredu eta sare izan ditugu, eta baditugu. Horietako bakar bat ere ez du asetzen eraiki nahi dugun eredu berri hori. Baina urte luze hauetan sare ezberdinetatik egindako ekarpen handiak oinarri garrantzitsua eraiki dute. Eta asko dugu ikasteko orain arte garatutako ibilbideaz. Eredu eta sare hauetatik gure seme-alabentzako eta Euskara Herriarentzat onena hartu, eta gure Hezkuntza Sistema propioa eraikitzera goaz. Eta elkarlana ezinbestekoa izango da horretarako.

Guraso, irakasle, ikasle eta langileā€¦ hezkuntza komunitateko eragile zein pertsona orori egin nahi dizuegu dei: Erronka honen aurrean, egin dezagun bat! Nafarroa Oinez-eko jaialdian, LOMCEk suposatzen duen atzerapauso ikaragarria gainditzen edota herriz herri martxan jartzen ari diren ekinbide eta proiektuetan.

Sortzen Elkarteko kideok, urriaren 19an Zangozara joango gara. Euskaltzale oro animatu nahi dugu bertaratuta parte har dezan. Euskararen Herriak nahi eta behar duen hezkuntza eredua izan dezan, aritu gaitezen auzolanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.