Zuzendariari

Zein ausarta ezjakintasuna, Juaristi!

Lore Martinez.
2011ko martxoaren 19a
00:00
Entzun
Euskera, nekazaritzarekin loturiko hizkuntza bezala deskribatzen du Jon Juaristik bere artikuluan, horrek euskara gutxietsi egingo balu bezala. Zein azkar ahazten zaien batzuei nekazari eta baserritarrek, herri txikietako euskaldunek euskararen iraupenean eginiko lana orain ez urte asko, gure hizkuntza anikilatzeko bidean zegoenean. Juaristi ohartu ez den arren, gaur egun euskararen presentzia poliki sektore guztietara zabaltzen hasia da. Hor ari gara gure hizkuntzaren etorkizuna bermatuko duten ekintzetan. Twitterren ere sortu da lan talde bat Twitterra euskarara itzultzeko, euskaldunok euskaraz tuiteatu dezagun, ortuko haziak ereiten ditugun profesionaltasun eta harrotasun berarekin. Bestalde, euskera ez dela defendatu behar, defendatu beharrekoa «askatasuna» dela dio. Ez dakit zein mundutan bizi den, baina ez behintzat Euskal Herrian. Euskal Herrian oraindik ezin daitekeelako euskaraz bizi. Eta batzuen ezjakintasunak eta ikasteko interes, gogo ezak, beste askoren euskaraz bizitzeko eskubidea zapuzten duelako. Eta euskera defendatzeak, askatasunerako bidea egitea suposatzen duelako, euskara edo/eta erdaraz hitzegiteko aukera euskaldunok bakarrik bermatzen dugulako. Atxotitz batek esaten duen bezala, mina ahal duenak egiten du, ez nahi duenak; horrelako birus arraroen aurka, bakuna ezin hobea daukagu; erabil dezagun: zauden tokian zaudela, exijitu eta erabili Europako hizkuntzarik zaharrena, #euskera(k-rekin)!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.