Andoain

Zupiriaren adierazpenak

Patxi Aznar Bellido
2025eko irailaren 16a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gazan genozidioak jarraitzen duen bitartean, Bilbon ekintzaile batzuek Espainiako Vueltako etapa bat eten zuten gertaera salatzeko. Kontua da batek baino gehiagok ez dugula ulertzen, adibidez, Errusiari 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartzea debekatzea, eta Israeli, berriz, ez zaio debekatu Vueltan edo beste kirol-ekitaldi batzuetan parte hartzea. Bestalde, badakigu boteretsu batzuek beren dirua erabiltzen dutela kirol-ekitaldiak finantzatzeko eta, horrela, gobernu batzuen jarduera zigorgarria garbitzeko; kasu honetan, Israelena.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Vueltan izandako istiluak salatu zituen, haren ustez protesta egiteko beste modu batzuk daudelako, eta honako adibide hau jarri zuen: Israelgo armada Gazan egiten ari den gehiegikeriak istilurik gabe salatu ditu Eusko Jaurlaritzak. Zupiria jauna, esango dizut ez dudala sinesten Eusko Jaurlaritzak esandakoa, uste baitut ez dela koherentea Gazako genozidioa salatzea eta, aldi berean, diru publikoarekin, Palestinako lurralde okupatuan tranbia eraikitzea zorroan duen CAF bezalako enpresa bateko akziodun izatea. Gai horren harira, lehendakariak esan du CAFek erabakitzen duena errespetatuko duela, eta horrek ere harritzen nau, ulertzen baitut CAFen ekintza legez kanpokoa dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.