Euskal selekzioak partida garrantzitsua jokatuko du hilaren 15ean, San Mamesen, Palestinakoaren aurka. Elkartasun keinuz eta aldarrikapenez beteko dira ingurumariak. Bada, Jagoba Arrasate euskal selekzioko hautatzaileak gaur eman du partida horretarako deialdiren berri. 22 jokalarik osatzen dute zerrenda, eta horietako sei Athleticeko jokalariak dira. Bilboko kluba da ordezkari gehien izango dituen taldea. Realeko bost jokalari daude deituta, eta Osasunako eta Alaveseko bina. Horiez gain, zerrendan daude Elx, Panetolikos, Levante, Udinese, Girona eta Porto taldeetako zenbait jokalari.
Hots, hauek dira Palestinako selekzioaren aurka ariko diren 22 euskal jokalariak. Atezainak: Aitor Fernandez (Osasuna) eta Unai Marrero (Reala). Atzelariak: Andoni Gorosabel (Athletic), Alvaro Nuñez (Elx), Aritz Elustondo (Reala), Unai Garcia (Panetolikos), Iñigo Lekue (Athletic), Igor Zubeldia (Reala), Unai Elgezabal (Levante) eta Aihen Muñoz (Reala). Erdilariak: Jon Gorrotxategi (Reala), Oier Zarraga (Udinese), Ander Gebara (Alaves), Hugo Rincon (Girona), Jon Guridi (Alaves), Mikel Jauregizar (Athletic), Iñigo Ruiz de Galarreta (Athletic) eta Kike Barja (Osasuna). Eta aurrelariak: Nico Serrano (Athletic), Ivan Martin (Girona), Gorka Guruzeta (Athletic) eta Borja Sainz (Porto).
Euskal selekzioak iaz jokatu zuen azken partida, martxoan, Uruguairen aurka. Asko aldatu da zerrenda. Orduan deitutako zazpi jokalari bakarrik daude orain deialdian: Aitor Fernandez atezaina, Andoni Gorosabel, Aritz Elustondo eta Unai Garcia atzelariak, Ander Gebara eta Oier Zarraga erdilariak eta Ivan Martin aurrelaria.
Ofizialtasuna eta babesa
Gure Esku, Gu Ere Bai eta Gernika-Palestina elkarteek partida eta haren aurretik antolatu den martxa genozidioaren aurkako eta herri libreen aldeko «oihu erraldoia» izatea nahi dute. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta Euskal Herriko zenbait zale taldek, berriz, euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzeko eta Palestinaren erresistentziari babesa adierazteko kalejira egingo dute.
Hauxe da zerrenda:
Atezainak
Aitor Fernandez eta Unai Marrero.
Atzelariak
Andoni Gorosabel, Alvaro Nuñez, Aritz Elustondo, Unai Garcia, Iñigo Lekue, Igor Zubeldia, Unai Elgezabal eta Aihen Muñoz.
Erdilariak
Jon Gorrotxategi, Oier Zarraga, Ander Gebara, Hugo Rincon, Jon Guridi, Mikel Jauregizar, Iñigo Ruiz de Galarreta eta Kike Barja.
Aurrelariak
Nico Serrano, Ivan Martin, Gorka Guruzeta eta Borja Sainz.