Olinpiar Jokoen aurreko lehiaketetan, Munduko Kopan eta Europako Txapelketan, dominarik lortu gabe heldu zen Maialen Chourraut (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1983) Tokiora. «Lehen hamarretan sailkatu naiz hiru lehiaketetan, eta ez naiz egon dominetatik hain urrun. Lehiaketa bakoitza hutsetik hasten da guztiontzat», esan zion BERRIAri joan den astean, lehiatzen hasi aurretik. Eskarmentuaren ahotsa da Chourraut. Domina lortzearekin amets egiten zuen, baina bazekien horretarako helburu bat bete behar zuela: «Maialen azkar bat ikustea». Eta Chourrautek jaitsiera oso azkarra egin du, gaur, emakumezkoen eslalomeko piraguismoko K1 diziplinako finalean, eta, horri esker, zilarrezko domina kolkoratu ahal izan du podiumean. Bere ibilbideko hirugarren domina olinpikoa du, Londresen (2012) brontzea eta Rion (2016) urrea irabazi eta gero. Pekinen, 2008an, 16. izan zen.
Argazki gehiago,Olinpiar Jokoen argazki galerian
Podiumetik jaitsi berritan, BERRIArekin hitz egin du. «38 urte dauzkat. Azkarrena ez nintzen izango, baina esperientzia handia duena, bai», adierazi du Chourrautek. Piraguistak aitortu du «arindua» hartu duela finalerako sailkatu denean. «Oso berezia izaten ari da azken urtea, eta azken olinpiar zikloa, gogorra eta berezia».
Hala, Olinpiar Jokoetan domina gehien irabazi dituen euskal kirolari da. Guy Lapebie txirrindulariak bi domina lortu zituen 1936an Berkinen, Frantziako selekzioarekin: urrea taldekako jazarpenean, eta zilarra errepideko 100 kilometroko lasterketan. Xabier Fernandezek eta Iker Martinezek osatutako bikoteak ere bi kolkoratu zituen Espainiako selekzioarekin, belan: urrea Atenasen (2004), eta zilarra Pekinen (2008).
Finalerdiekin hasi da gaurko eguna Kasaiko ur bizietako barrutian. Chourraut ez da ikusgarri aritu (bi segundoren penalizazioa jarri diote), baina, zazpigarren sailkatuta, finalean sartzea lortu du. Hori bai, sei segundo pasa atera dizkio finalerdiaren garaileak, Jessica Fox australiarrak. Baina kanporaketa batean aurrera egitea da helburua. Bestela, galde diezaiotela Eva Tercelji (Eslovenia). Munduko txapelduna zen faboritoetako bat, baina egindako hutsengatik finaletik kanpo geratu da.
Finalean laugarren tokian atera da Chourraut. 25 ateko ibilbidearen erdialdean susto txiki bat eduki du, baina odol hotzarekin jokatu du, eta aurrera segitu. Ondo bukatu ohi ditu lasterketak, eta, bai, ibilbidearen azkeneko metroetan erakustaldia eman du, eta behin-behinean lehen tokian jarri da Lasarte-Oriakoa, penalizaziorik jasan gabe. Helmuga gurutzatu berritan, kamera finko bati begira jarri, eta, kanporaketan egin bezala, musuak jaurti ditu airera. Ane bere 8 urteko alabaren izena esan du. «Ane!».
Sei piraguista falta ziren oraindik. Emozio handiko minutuak izan dira ondorengoak. Baina piraguista bakar batek lortu du hobetzea euskaldunaren denbora: Ricarda Funk alemaniarrak. Hark kolkoratu du urrea, 105.50eko denbora eginez. Chourrauten denbora 106.63 izan da, eta Fox australiarrarena, hirugarrenarena, 106.73.
Emozioa
Dominaren bat kolkoratuko duela jakin du Chourratek, ateratzen azken-aurrekoak, Eliska Mintalovak (Eslovakia), ez baitu bere denbora hobetu. Zain zeuden piraguistengana jo du kamerak, eta han zegoen Chourraut, 38 urtekoa, Xabier Etxaniz bere entrenatzaile eta senarra besarkatzen, emozioari ezin eutsita.
Domina irabazi berritan, sare sozialetan hamaika zorion agur jaso ditu Chourrautek.
ð;ÂÂ;ÂÂÂ;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂŒŸJOKU OLINPIKOAK â;ÂÂ;ÂÂÂ;˜Â€ï¸;ÂÂ;ÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂ
— Club Atlético SS (@ClubAtleticoSS) July 27, 2021
ONAAAAAAAAA!!!!!!!!!
ONAAAAAAAAA!!!!!!!!!
ONAAAAAAAAA!!!!!!!!!
MAIALEN CHOURRAUT
Plata!ð;ÂÂ;ÂÂÂ;Ÿ¥;ÂÂ;ÂÂÂ;ˆ
Zilarrað;ÂÂ;ÂÂÂ;Ÿ¥;ÂÂ;ÂÂÂ;ˆ
ZORIONAK!!!!! pic.twitter.com/NbTujzUpnO
ð;ÂÂ;ÂÂÂ;ŸÂ™ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂŒI-ka-ra-ga-rri-a! Hitzik gabe utzi gaitu beste behin @MChourraut-ek, hirugarren aldiz Olinpiar Jokoetako podiumean. Indarra, teknika, burua, lana, bihotza... lorpen izugarria Maialen, zorionak bihotz-bihotzez!#Tokyo2020 | ð;ÂÂ;ÂÂÂ;ŸÂ“¸ @BATbasqueteampic.twitter.com/14ofWmSG7E
— Markel Olano Arrese (@MarkelOlano) July 27, 2021
ð;ÂÂ;ÂÂÂ;Ÿ¥;ÂÂ;ÂÂÂ;ˆ ð;ÂÂ;ÂÂÂ;ŸÂš£â;ÂÂ;ÂÂÂ;€ÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂÂâ;ÂÂ;ÂÂÂ;™Â€ï¸;ÂÂ;ÂÂÂ; @MChourraut-ek zilarrezko domina irabazi du Tokio-ko Olinpiar Jokoetan! Urteetako ahaleginaren eta lanaren ondorengo fruitu berri bat. Zorionak Maialen eta zorionak @BATbasqueteam ! â;ÂÂ;ÂÂÂ;¤ï¸;ÂÂ;ÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;ÂÂÂ;Ÿ¤;ÂÂ;ÂÂÂ;ÂÂÂÂÂÂÂð;ÂÂ;ÂÂÂ;ŸÂÂÂÂÂÂÂÂÂ’š pic.twitter.com/mMl7fFQgQk
— Iñigo Urkullu (@iurkullu) July 27, 2021