oier mugarza
ARRAUNA. ERREKA ITSASORA

Arrauna, benetan, zer da?

2025eko uztailaren 3a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Arrauna aspaldian sortutako kirola dela badakigu, eta, beti kontatu diguten bezala, baleak ehizatzeko abiatu zela ere bai. Baina, gaur egun, arrauna zera da, neguarekin batera datozen eguraldi txarrak, euria, olatu zakarrak, hotza...

Kalean galdetuz gero, Kontxako Estropadaz soilik hitz egin ohi dute, baina askok ez dakite horren aurretik liga bat dagoela, eta are gutxiagok jakingo dute noiz ekiten diogun entrenatzeari.

Traineruko entrenamenduak azaro hasieran hasten ditugu, eta neguan estropada batzuk antolatzen diren arren, ekaina arte ez dira txapelketak hasten; ondoren datoz liga eta Kontxa. Askotan, ezkutuko lan horri guztiari ez zaio jaramon egiten, baina orduan gerta daiteke talde batek udara on bat egiteko gakoa: negu gogor eta on bat. Ongi landutako neguak uda polita ekartzeko aukerak areagotzen ditu.

Hori dela eta, arraunlari naizenez gero, aipatu beharra dut negua oso gogorra —eta batzuetan luzea—egiten dela: korrika saio luzeak, ergometroaren gaineko kilometroak eta kilometroak, indar lanak... ezin dira ahaztu. Eta zuk, Kontxa soilik ikusten duzun horrek, jakin behar duzu arraunaren zati «polita» udaran dela, baina aurretik orduak eta orduak sartu ditugula, eta horiek dutela garrantzia emaitzak lortze aldera.

Beraz, datorren udarari begira, arraunlariak buru-belarri lehian ikustean, gogoan izan atzetik egin duten lan hori guztia, eta indarrez animatu, lehia hastear dago eta!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.