PeruAlkorta
BRANKA OLATURANTZ

Dantza giroan

2026ko uztailaren 7a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Pasa den asteburuan Euskal Herrira itzuli ziren traineruak, larunbatean Bilbon jokatu zen erlojupekoarekin batera. Emakumezkoen kasuan, Arraun Lagunak taldea izan zen garaile, aurreko urteko nagusitasuna eta gosea oraindik badituztela erakutsiz. Ezustekoa Urdaibaik eman zuen gizonezkoen estropadan, aurreko urtean garaiezina zirudien Orio handi baten aurretik eginda. Igandean aurreko urteko dinamikak indarrean jarraitu zuen garaileen aldetik: Arraun Lagunak-ek eta Oriok irabazi zuten Zierbenako Petronor bandera. Eusko Label ligan, Orioren banderaz gain, postu dantza ugari izan ziren, eta dantzan jarri dute sailkapena ere. Zenbatetan gertatu ote da uztailean lortu edo galdutako puntuez irailean gogoratu behar izatea... bai onerako eta bai txarrerako.

Goi mailako arraunak azken urteetan hartu duen dinamikarekin jarraituko duen susmoa nabari da arraunlarien artean; Arraun Lagunak-ek eta Oriok sendo dihardute haien lanean eta Euskotren eta Eusko Label ligen lidergoan, eta jaitsierako borrokak zeharo irekita daude. Asko dago jokoan, eta are gehiago oraindik jokatzeko. Hau hasi besterik ez da egin, baina lehenengo pintzelkadak dagoeneko emanak daude. Datorren asteburuan Castroko eta Orioko itsas eremuek jarraituko dute bideratzen traineruen norantza; bi estropada eremu zirraragarri dira, akatsik barkatzen ez dutenak. Estropada bakoitzak bere pisua izango du, eta akats txikienek ere ondorio handiak ekar ditzakete sailkapenean, pasa den asteburuan izan den dantzan gertatu bezala.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA