PeruAlkorta
Branka olaturantz

Iritsi da ordua

2026ko ekainaren 26a
05:05
Entzun 00:00:00 00:00:00

Badatoz 2026ko Euskotren eta Eusko Label ligak, eta haiekin batera goi mailako arraunak sortzen duen zirrara eta ilusioa azaleratzen dira. Udan zehar Kantauri itsasoaldetik bogatuko dugun traineru eta arraunlariok azken ukituak ematen gabiltza, zortzi hilabeteko denboraldiaurre luze baten ondoren, eta azkenean iritsi da ordua. Madrilen jokatuko da aurten lehen estropada, Buitrago del Lozoyan hain zuzen ere, itsasoaren olatu eta kresaletik urrun. Bertan binakako erlojupekoa jokatuko da igandean, ekainaren 28an, 12:00etan. Denboraldiaurrean jaitsierak eta txapelketak izan dira, eta horien arabera norberak bere aurreikuspenak, kalkuluak eta pronostikoak egingo zituen, baina igandetik aurrera zalantzak argitzen hasiko dira. Liga irabazi, aurreko urteko emaitzak hobetu, mailari eutsi... talde bakoitzak bere helburu propioak markatzen ditu denboraldi hasieran, eta iritsiko da aurrerago balorazioak egiteko garaia. Madrilen estatxak askatzen direnetik irailaren 20an Portugaleten azken sirenak jo arte, paladaz palada lanean arituko gara arraunlariak, jokatuko diren 21 estropadetan.

Denboraldi luzea izango da, eta, urtero bezala, xehetasun txikiek erabakiko dituzte bandera asko. Entrenamenduetan egindako lanak, taldearen batasunak, itsasoaren baldintzek eta egun bakoitzeko sentsazioek pisu handia izango dute sailkapenean. Badatoz estropadak!

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA