Baionan jokatutako futbol partida baten aurretik segurtasun indarrek ukituak egin zizkietela salatu dute zenbait emakumek

Poliziaren eta segurtasun pribatuaren «bidegabeko miaketak» kritikatu dituzte Girondins taldearen zaleek: «Jokabide umiliagarri eta iraingarria izan zuten».

Baionako Jean Dauger estadioko harmaila, jendez betea, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Baionako Jean Dauger estadioko harmaila, jendez betea, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Ion Orzaiz.
2026ko maiatzaren 8a
10:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Iragan larunbatean, partida jokatu zuten Girondins eta ACB taldeek, Baionako Jean Dauger futbol zelaian. Norgehiagoka ikustera joandako zenbait emakumek, ordea, «ukituak» eta «miaketa bidegabeak» egin zizkietela salatu dute.

Girondins taldeko zenbait jarraitzaileren arabera, estadioaren inguruko segurtasunaz arduratzen zirenek «jokabide onartezina» izan zuten egun hartan: «Umiliagarria eta iraingarria izan zen. Onartezina da estadioan sartu aurretik jarraitzaileen osotasun fisikoa eta intimitatea bortxatzea», salatu dute sare sozialetan zabaldutako ohar batean. Zehazki, miaketak «gorputz atal intimoetan» egitea egotzi diete hala segurtasun pribatuari nola Poliziari. Biktimetako batzuk adingabeak direla ere esan dute.

Girondins taldeko jarraitzaileek adierazi dute «oso serio» hartu dituztela gehiegikeria horiek, eta ez dituztela «pasatzen utziko». Hori dela eta, helbide elektroniko bat sortu dute, ukitu eta miaketa desegokien biktima izan direnek gertatutakoa salatu dezaten: justice.ub87@gmail.com. Iragarri dute «ekintza bateratu bat» eginen dutela, behin salaketa guztiak bilduta. «Biktimen ondoan gaude, eta babes osoa emanen diegu».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA