Belar hockeya

Basterrak egin du debuta

Gol aukera garbia izan du errebote batean, baina getxotarrak ez du asmatu.

Basterra, lurrean, Argentinaren aurkako partidan. LAVANDEIRA JR, EFE
jon ordonez garmendia
2021eko uztailaren 24a
07:58
Entzun

Jose Maria Basterrak ere egin du estreinakoa Tokioko Olinpiar Jokoetan. Espainiako selekzioarekin aritu da gaur goizaldean Argentinaren aurka, eta hasieratik jokatu ez badu ere, jokatzeko aukera izan du, eta baita gol bat sartzekoa ere. Partida 1-1 amaitu dute.

Argentinarrak izan dira markagailuan aurretik jarri direnak. Gol aukera askorik ez da izan lehen laurdenean, eta bigarrengoaren amaieran Agustin Mazzillik ezustean harrapatu du Qico Cortes Espainiako atezaina, Lucas Vilaren pase bat jaso ondoren. Bigarren zatian Basterrak izan du partida berdintzeko aukera, errebote bat jaso duenean baina ez du asmatu. Partida amaitzear zela berdindu du azkenean Espainiak, hirugarren penalti kornerrean.

Hurrengo partida bihar izango du Basterrak, Zeelanda Berriaren aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.