Futbola

Bertan behera geratu dira Espainiako Kopako gaurko partidak, tren istripu larria dela eta

Tartean dira euskal taldeak jokatzekoak zirenak: Anaitasuna-Alaves, Peña Sport-Huesca, Pamplona-Eibar, Portugalete-Real Union, Amorebieta-Logroñes, eta Reus-Barakaldo. Federazioak esan du datozen egunetan jakinaraziko duela noiz jokatuko diren.

Pablo Ibañez Alaveseko jokalaria baloia jaurtitzeko prest, pasa den ostiralean, Malagaren aurkako partidan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Pablo Ibañez Alaveseko jokalaria baloia jaurtitzeko prest, pasa den ostiralean, Malagaren aurkako partidan. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
ainara arratibel gascon
2026ko urriaren 28a
13:35
Entzun 00:00:00 00:00:00

Gaur goizean Espainia erdialdian, Urdan (Gaztela-Mantxan), izandako tren istripu larriaren ondorioz, Espainiako Futbol Federazioak bertan behera utzi ditu gaur jokatzekoak ziren Kopako partidak. Tartean dira euskal taldeak jokatzekoak zirenak, hauek: Anaitasuna-Alaves, Peña Sport-Huesca, Pamplona-Eibar, Portugalete-Real Union, Amorebieta-Logroñes, eta Reus-Barakaldo.

Federazioak «doluminak eta babesa» azaldu die hildakoen senide eta gertukoei, eta iragarri du datozen egunetan jakinaraziko duela neurketa horiek noiz jokatuko diren.

Bestalde, Athleticek eta Osasunak bihar jokatuko dute Kopako lehen kanporaketa. Etxetik kanpo ariko dira biak. Gorritxoek Calatayud izango dute aurkari (19:00), eta zuri-gorriek AE Prat (21:00). Oraingoz, Federazioak ez du ezer esan partida horien inguruan, beraz, printzipioz, bihar jokatuko dira. 

Horrez gain, Realak Europa kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko du gaur, Turkiako Fenerbahce taldearen kontra. Txuri-urdinek Zubietan jokatuko dute (19:00, ETB1). Txapelketa hori UEFAk antolatutakoa da, eta ez dute atzeratu. 

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA