Tren istripu bat gertatu da gaur goizean Espainia erdialdean, Gaztela-Mantxan, abiadura handiko trenbidean, eta iturri ofizialek adierazi dute hildakoak gutxienez 46 direla, eta zaurituak dozenaka.Â
Madril eta Sevilla arteko abiadura handiko trenaren tren linean gertatu da istripua, 09:00ak aldera. Ez dago argi istripua zerk eragin duen, baina Garraio Ministerioaren iturri batek El PaĂs egunkariari kontatu dionez, lehen zantzuek diote Renferen abiadura handiko tren batek (AVE) Iryo konpainiaren konboi bat jo du atzetik. Orduan, horren bi bagoi trenbidetik atera dira eta aldapan behera erori dira. Seinalizazio sisteman gertatutako matxura baten aurrean Adifeko behargin batek egindako «hutsegiteak» eragin du istripua. Hori da hipotesi nagusia; hori argitaratu dute komunikabide batzuek, gobernuko iturriak aipatuz.
Gaztela-Mantxako Gobernuko bozeramaile Esther Padilla TVE telebista kateko programa batean mintzatu da, eta adierazi du 544 bidaiari zihoazela bi trenetan: 397 AVEan, eta 147 Iryoren trenean. Bi tren bat, eta bai bestea Madril eta Sevilla arteko bidea egiten ari ziren.
Mora y Orgaz eta Urda artean gertatu da istripua, Toledo probintzian, linearen 118. kilometroan. Zenbait hedabidek kaleratu dutenez, Renferen trenak abiadura moteldu zuen minutu batzuk lehenago, linean trafiko arazo bat zegoelako. Gaztela-Mantxa erkidegoan gertatu da istripua, eta hango gobernuak jakinarazi du larrialdi plana aktibatu dutela.Â
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek egun honetarako zuen agenda bertan behera utzi du. X sare sozialeko bere kontuan mezu bat idatzi du. Jakinarazi du kontaktuan dagoela Oscar Puente Garraio ministroarekin eta Gaztela-Mantxako presidente Emiliano Garcia-Pagerekin, eta «atsekabetuta» dagoela nabarmendu. «Nire kariñoa, elkartasuna eta babesa biktimei eta beren senideei».Â

Espainiako Gorteetarako hauteskundeen kanpainaurrean dauden honetan —azaroaren 29an egingo dituzte bozak—, alderdi politikoek bertan behera utzi dituzte gaurko aurreikusita zituzten ekitaldiak.
Istripua gertatu eta gutxira, artean tamainaren berri ez zuenean, Garraio Ministerioak jakinarazi du zirkulazioa etenda geratu dela Madril eta Sevilla arteko abiadura handiko linean. Larrialdi zerbitzuak eta Adif enpresa publikoko zein  —Espainiako trenbide zerbitzuak kudeatzen ditu— Iryio konpainiako langileak istripua gertatu den tokira joan dira, eta hedabide batzuek lekukoen hitzak aipatuz kaleratu dutenez, egoera «izugarri batekin» topo egin dute.
[Informazioa osatzen ari gara]