Pilota

Bikuñak Zabaletaren ordez jokatuko du bihar, Bilbon

Bikuña Elordirekin ariko da, Muruaren eta Martijaren aurka, Deportivo frontoian. Lau pilotarik ez dute jokatuko ligaxkako lehen jardunaldia, min hartuta baitaude: Altuna III.a, Peio Etxeberria, Larrazabal eta Zabaleta.

IÑIGO BIKUÑA. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Iñigo Bikuña, pilota jotzear, partida batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Julen Etxeberria.
2026ko azaroaren 26a
12:51
Entzun 00:00:00 00:00:00

Hamasei pilotarik jokatuko dute A serieko binakako txapelketa. Bada, horietatik lau ez dira ariko lehen jardunaldian, min hartuta baitaude. Bihar, ez dute jokatuko Bilboko Deportivon ez Jose Javier Zabaletak, ez Peio Etxeberriak. Zabaletak min du eskuin eskuan. Iñigo Bikuña ariko da Zabaletaren ordez, eta, Ander Murua Etxeberriaren ordez. Bikuñak Aitor Elordirekin jokatuko du, eta, Muruak Julen Martijarekin. 20:45ean hasiko da jaialdi hori (ETB1).

Larunbatean, berriz, Jon Ander Peñak Iker Larrazabal ordezkatuko du Lizarran (Nafarroa). Peña II.a Martxel Iztuetarekin ariko da, Iñaki Artolaren eta Jon Ander Albisuren aurka. Azkenik, astelehenean, Dario Gomez Jokin Altunaren ordez ariko da Eibarren (Gipuzkoa). Dariok Joseba Ezkurdiarekin jokatuko du, Javier Zabalaren eta Beñat Rezustaren kontra.

Igandeko partidan baino ez dira ariko lau pilotari titularrak: Erik Jakak eta Jon Mariezkurrenak Unai Lasoren eta Unax Landaren aurka jokatuko dute, Tolosan (Gipuzkoa).

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA