Aburtok esan du lanean jarraitzen dutela Bilbo 2030eko Munduko Koparen egoitza izan dadin

Bilboko alkatearen arabera, Munduko Errugbi Kopak ere hartu nahi dituzte: 2035ean gizonezkoena, eta 2037an emakumezkoena.

San Mames estadioa, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
San Mames estadioa, artxiboko irudi batean. LUIS TEJIDO / EFE
Jone Bastida Alzuru.
2026ko uztailaren 22a
13:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Donostia eta Bilbo hautagaiak dira 2030eko Munduko Futbol Koparen egoitza izateko, eta aferak zenbait kezka, zalantza eta eztabaida sortu ditu. Bada, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi duenez, lanean jarraitzen dute Bizkaiko hiriburua egoitzetako bat izan dadin. Hiriarentzat «garrantzitsua» izan daitekeela uste du. Horrez gain, Bilbo Munduko Errugbi Koparen egoitza izatea ere nahi dute: gizonezkoena 2035ean, eta emakumezkoena 2037an.

Haren hitzetan, FIFA Bilbora etortzeko «irrikaz» dago. «Guztiek babesten dituzten azpiegiturak ditu Bilbok, nahiz eta hasieran batzuek ez zuten eraiki nahi San Mames berria. Erabaki horri esker, lan egin dezakegu Munduko Kopa Bilbon hartzeko aukeraren inguruan».

Munduko Errugbi Koparen egoitza izateko lanean ere ari dira, Aburtok esan duenez. Hori ere hiriarentzat «garrantzitsua» izan daitekeela uste du: «Asko falta da, baina aurrez landu behar dira halako kontuak».

Ekainean prentsa ohar bateratua atera zuten Eusko Jaurlaritzak, Bilboko eta Donostiako udalek, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Athleticek eta Realak, eta jakinarazi zuten Bilbok eta Donostiak 2030eko Munduko Futbol Koparako hautagaitza bateratua aurkeztuko dutela, eta FIFAri galdegingo diotela partidak San Mamesen eta Anoetan joka ditzaten.

Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA