Bilbo Basketek zaleei eskainiko die gaur garaikurra

FIBAren Europako Kopako txapeldunak hirian zehar ibiliko dira sabairik gabeko autobus batean, eta agintariek harrera egingo diete udaletxean eta foru jauregian.

Bilbo Basketeko jokalari, entrenatzaile eta ordezkariak, Europako Kopako garaikurrarekin, atzo, Miribillan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Bilbo Basketeko jokalari, entrenatzaile eta ordezkariak, Europako Kopako garaikurrarekin, atzo, Miribillan. MARISOL RAMIREZ / FOKU
14789412 kepa
Bilbo
2026ko apirilaren 30a
10:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Surne Bilbo Basketek bigarrenez jarraian irabazi du FIBAren Europako Kopa, atzo Miribillan PAOK Tesalonika taldeari nagusitu ostean. Bada, unean uneko ospakizunen ostean, gaur izango dute aukera garaikurra zale guztiei eskaintzeko, Bilboko udaletxean eta hiribilduko Bizkaiko Foru Jauregian harrera egingo diete eta. Amaia Arregi jarduneko alkateak zorionduko ditu lehendabizi, 18:00etan, udaletxean. Ondoren, Bilbo Basketeko jokalari, entrenatzaile eta ordezkariak balkoira aterako dira bertan daudenen gozamenerako.

Ordubete geroago gauza bera egingo dute foru jauregian. Han, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusiak egingo die harrera ohore guztiekin. Eta han ere balkoira aterako dira bertaratutakoei garaikurra erakusteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA