Jaka-Iztueta 13-22 Elordi-Zabaleta

Elordik eta Zabaletak irabazi dute, dena erabakita zegoela

Elordi pilota jotzen, atzean Zabaleta duela. GORKA RUBIO / FOKU
Elordi pilota jotzen, atzean Zabaleta duela. GORKA RUBIO / FOKU
2026ko otsailaren 15a
20:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Altuna III.ak eta Ezkurdiak atzo lortutako garaipenaren ondorioz, dena erabakita dago Binakako Txapelketako lehen fasean. Gaur, jada laugarren postua eskuratzeko aukerarik gabe, Jakak eta Iztuetak Elordirekin eta Zabaletarekin neurtu dituzte indarrak Altsasun (Nafarroa).

Inork ez zuen partida luzatzerik nahi, eta 39 minutu eskasetan amaitu dituzte lanak ―13-22 irabazi dute Elordik eta Zabaletak―. Jakak eta Iztuetak ostiralean Larrazabalen eta Mariezkurrenaren aurka jokatuko dute kanporaketako neurketa, Zornotzan; galtzen duena kalean geratuko da. 

Aurrez, ostegunean, Altunak eta Ezkurdiak Zabalaren eta Martijaren kontra jokatuko dute Tolosan. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalaurrekoetarako, eta galtzaileak igandean beste aukera bat izango du beste kanporaketako garailearen kontra.

Elordik eta Zabaletak, berriz, Lasok eta Albisuk bezala, bi aste dituzte atseden hartzeko. Lehen postuan amaitu duen bikoteak lehen faseko azken neurketa izango du bihar Peio Etxeberriaren eta Rezustaren aurka, Tolosan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA